Ekonomia -

Neurriak

Saenz de Santamariak 'ahalegin gehiago' eskatu dizkie hiritarrei

Saenz de Santamariaren hitzetan, ahaleginak "ez dira alferrikakoak izango". Halaber, enplegua sustatzeko lehen erreformak "baliteke aste honetan bertan zehaztea", Saenz de Santamariaren esanetan.

Saenz de Santamaria: 'Ahaleginak ez dira alferrikakoak izango'. Argazkia: EiTB.
Saenz de Santamaria: 'Ahaleginak ez dira alferrikakoak izango'.
Saenz de Santamaria: 'Ahaleginak ez dira alferrikakoak izango'

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak "ahalegin gehiago" eskatu dizkie hiritarrei eta ahaleginak "alferrikakoak ez direla izango" bermatu du; izan ere, helburua "enplegua sustatzea, aberastasuna sortzea eta herriak merezi duen ongizate mailan eta nazioarte mailan behar duen tokian jartzea da", gaineratu du.

Saenz de Santamariak horrela hitz egin du Moncloan Presidentziako Ministerioaren zenbait kidek bere kargua sinatu ostean. Presidentziako Ministerioak erdira murriztu ditu bere karguak.

"Ahalegin gehiago eskatu behar dizkiegu hiritarrei, baina ahalegin horien buruan arduradun publikoak gaudela jakin behar dute; hersturaz lan egiteko eta ordu gehiago (beharrezkoak diren orduak) lan egiteko gai garela ikusi behar dute, eta horrela Altxor Publikoari dirua aurreztuko diogu. Halaber, une honetan egin beharreko erreforma sakonak zuzendu behar ditugu", azaldu du.

Espainiako presidenteordearen hitzetan, "batzuetan zaila da ahalegin gehiago eskatzea asko egin direlako, eta krisian zehar enplegua galdu eta soldata murriztua ikusi dutenak asko direlako".

Babesa, langabetuei eta pentsiodunei

Hala ere, Saenz de Santamariak adierazi du Gobernuaren asmoa "langabetuen, pentsiodunen eta orain dela urte batzuk ez zegokien hiritarrei ahaleginak eskatu zizkietenen egoera babestea" dela (aurreko Gobernuak hartutako neurriei dagokienez).

Espainiako presidenteordearen hitzetan, Gobernuaren "lehentasuna" enplegua sortzea da eta helburu hori lortzeko erreforma "luzaezinak" "baliteke aste honetan zehaztea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea