Ekonomia -

Txostena

A- maila eman dio Fitchek Kutxabanki

Banca Civica, BMN eta Caja3 erakundeei maila jaitsi die, eta sektore osoarentzat aurreikuspen negatiboa du agentziak.

Kutxabank
Kutxabank
Kutxabank

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fitchek A- maila eman dio Kutxabank jaio berriari. Agentziaren arabera, erakunde indartsua da Kutxabank, Euskadi ''herrialde oparo eta industrializatua'' delako eta bertako langabezi-maila Espainiako baino askoz txikiagoa delako.

Horrek, finantzaketarako oinarri egonkorra eta aktibo kalitate egokia ematen omen dizkio Kutxabanki. Era berean, etxebizitzen merkatuarekin lotura txikiagoa duela azpimarratu du Finchek, baina, esku hartutako Cajasur erakundearen aktiboak eta pasiboak barnean dituela gogoratu du agentziak. Lortutako mailak taldearen ''kudeaketa egokia'' islatzen du, agentziaren arabera.

Nota jaitsi die Banca Civica, BMN eta Caja3 erakundeeiFitch agentziak maila bat jaitsi du Banca Civica, BMN eta Caja3 erakundeen nota, eta, aurrerantzean, BBB maila izango dute Banca Civicak eta BMNk, eta BBB- Caja3k ('zabor bonua' izenaz ezagutze diren bonuen mailatik gertu).

Liberbank erakundeak BBB+ mailari eutsi dio.

Edonola ere, sektore osoarentzat aurreikuspen negatiboa du agentziak. Fitchek ohartarazi du berankortasunak gorantz jarraituko duela, denbora batean behintzat, langabezi-tasa altua izaten jarraituko duelako eta etxebizitzen sektoreak atzeraldian jarraituko duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea