Ekonomia -
Epaitegiak
Atzera bota dute ACSk Iberdrolaren kontra aurkeztutako helegitea
ACS eraikuntza enpresak konpainia elektrikoaren akziodunen azken batzar orokorrean adostutako akordio batzuen kontra jarritako helegitea baztertu du Bilboko merkataritza-arloko epaitegiak.
Erredakzioa
Bilboko merkataritza-arloko epaitegiak atzera bota du ACSk Iberdrolaren akziodunen azken batzarraren kontra aurkeztutako helegitea. Azken batzar horretan, hain zuzen, ACSri konpainia elektrikoaren kontseiluan ordezkaritza izateko aukera ukatu zitzaion.
Urtarrilaren 10eko data duen epaian jasotzen denez, ACS eraikuntza konpainiak, Iberdrolako akzionista nagusi gisa, konpainia elektrikoaren kontseiluan ordezkaritza izan nahi zuen.
Ebazpenak eraikuntza konpainiaren helegitea atzera bota du. Helegite horretan joan den maiatzaren 27an Iberdrolako akziodunen batzar nagusian estatutuen inguruan adostutakoa eta ACS kontseilutik kanpo uzteko erabakia bertan behera uzteko eskatzen zen.
Iberdrolaren azken batzar horretan, Jose Luis del Valle ACSko kontseiluko idazkariak jakinarazi zuen akordio batzuk inpugnatzeko aukera eta konpainia elektrikoari akziodunei "boto eskubidea mugatu izana" leporatu zion.
2010ean ere ACSk Iberdrolaren kontrako helegitea jarri zuen akziodunen batzarrean sartzea ukatu eta gero. 2011ko urtarrilean Bilboko epaitegi batek atzera bota zuen helegitea, bi konpainiak lehiakideak direla iritzita.
Bilboko merkataritza-arloko epaitegiak atzera bota du ACSk Iberdrolaren akziodunen azken batzarraren kontra aurkeztutako helegitea. Azken batzar horretan, hain zuzen, ACSri konpainia elektrikoaren kontseiluan ordezkaritza izateko aukera ukatu zitzaion.Urtarrilaren 10eko data duen epaian jasotzen denez, ACS eraikuntza konpainiak, Iberdrolako akzionista nagusi gisa, konpainia elektrikoaren kontseiluan ordezkaritza izan nahi zuen. Ebazpenak eraikuntza konpainiaren helegitea atzera bota du. Helegite horretan joan den maiatzaren 27an Iberdrolako akziodunen batzar nagusian estatutuen inguruan adostutakoa eta ACS kontseilutik kanpo uzteko erabakia bertan behera uzteko eskatzen zen. Iberdrolaren azken batzar horretan, Jose Luis del Valle ACSko kontseiluko idazkariak jakinarazi zuen akordio batzuk inpugnatzeko aukera eta konpainia elektrikoari akziodunei "boto eskubidea mugatu izana" leporatu zion. 2010ean ere ACSk Iberdrolaren kontrako helegitea jarri zuen akziodunen batzarrean sartzea ukatu eta gero. 2011ko urtarrilean Bilboko epaitegi batek atzera bota zuen helegitea, bi konpainiak lehiakideak direla iritzita.