Ekonomia -
Fiskalitatea
Lehendakariak ukatu egin du zergei errekargua jarri nahi izatea
Patxi Lopezek esan du aukera egon badagoela, baina ''erabat ohiz kanpoko neurria'' dela. ''Euskadin fiskalitate bidezkoago bat lortzea da gure nahia'', gaineratu du.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak ukatu egin du zergei errekargua jartzeko neurrietara jo nahi izatea Eusko Jaularitzaren gastu beharrizanei aurre egiteko.
Eusko Legebiltzarrak hainbat zergei errekargua jartzeko aukera egon badagoela esan du lehendakariak, eta, beraz, ''Jaularitzak aukera hori kontuan izan behar du''. ''Edonola ere, erabat ohiz kanpoko neurria da'', azaldu du Patxi Lopezek ostegun honetan SER irrati katean, Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak gai honen inguruan egindako adierazpenei aipamen eginez. ''Berez, behin bakarrik eraman da aurrera neurria, 1983ko uholdeetan'', azaldu du.
''Gure nahi da Euskadin zerbitzu eta laguntza sozialei eutsiko dien fiskalitate bidezkoago bat lortzea'', gaineratu du Patxi Lopezek.