Ekonomia -

Egoera ekonomikoa

Jaurlaritzak erdira jaitsi behar izan ditu hazkunde aurreikuspenak

Egoera ekonomikoaz kaleratu duen azken txostenean dio 2012an hazkundea espero zenaren erdia izango dela, % 0,7koa.

Aurten ere enplegua suntsituko dela aurreikusi dute. Argazkia: EITB
Aurten ere enplegua suntsituko dela aurreikusi dute.
Aurten ere enplegua suntsituko dela aurreikusi dute. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak jaitsi egin du 2011rako eta 2012rako hazkunde aurreikuspena espero zenaren erdira, % 0,7ra, 'Koiunturaz' txostenean jakitera eman duenez.

Hala ere, lan-merkatuan espero dira daturik txarrenak. Aurten enplegua berreskuratuko zela uste zen arren, ez omen da horrelakorik gertatuko.

Egoera ekonomikoaren azken txostenak argi dio makalaldi ekonomikoak bere horretan dirauela eta doikuntza politikek ez dutela batere lagundu ekonomiaren suspertzean. Horrek eragin omen du Jaurlaritzak datorren urteko aurreikuspenak moldatu behar izatea.

Aurten ia % 1,5eko hazkundea espero zuten, baina erdira jaitsi du datua Carlos Agirreren Ekonomia Sailak. Izan ere, % 0,7ko hazkundea izango du Barne Produktu Gordinak 2012an; iaz, 2011an, ekonomiak izan zuen hazkunde berdina.

Esportazioen jaitsieragatik moldatu dute kopurua, Europan ezegonkortasun ekonomikoa handia delako. Dena den, industriak hazkunde bidean jarraituko du aurten. Beste muturrean, ordea, eraikuntza sektorea, beheraka egiten jarraituko duela.

Urte eta erdi darama euskal ekonomiak etengabe hazten. Baina beti puntu batetik beherakoa izan da. Ekonomialarien arabera, hazkundeak % 1a gainditzen duenean, enplegua sortzen hasten da.

Aurten ere ez da halakorik gertatuko. Jaurlaritzak lanpostuak errekuperatzea espero zuen baina hori ez da urte bukaera arte izango. Beraz, 2012an ere lanpostuak galduko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea