Ekonomia -

Eskaera, Eusko Legebiltzarrari

Aguirrek EAEko finantza eredua aztertzeko eskatu du

Ekonomia sailburuaren hitzetan, "anakronismoa" da dirua gastatzeko eskumen gutxien dituzten erakundeek (foru aldundiak) diru hori biltzeaz arduratzea.

Carlos Aguirre eta Mikel Unzalu. Argazkia: Efe.
Carlos Aguirre eta Mikel Unzalu.
Carlos Aguirre eta Mikel Unzalu. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuaren hitzetan, EAEko erakundeen egungo ereduak "ez du balio eta ez da batere dinamikoa edo erabilgarria" akordiorik ez dagoen uneetan.

Ildo horretan, foru aldundiek Eusko Jaurlaritza "ito” dezaketela ohartarazi du; izan ere, "zergen bidetik oinarrizko politika publikoak baldintzatzen ari dira", besteak beste, hezkuntza edo osasuna.

Aguirre Euskal egitura instituzionaleko bikoiztasunak eta ez-eraginkortasunak aztertzeko batzordean aurrean agertu da, Eusko Legebiltzarrean. Han, EAEko harreman finantzarioak aztertu ditu eta egungo finantza eta erakundeetan eragina duten arauez ere aritu da.

Agirreren esanetan, EAEko egungo erakunde sarea "konplexua" da. Halaber, "anakronikotzat" jo du dirua gastatzeko eskumen gutxien dituzten erakundeek (foru aldundiak) diru hori nola banatu behar den zehaztea.

"Zerga bidez lortzen duten gaitasun horrek gainerako erakundeen politikak baldintzatzen ditu, eta eskumen gehien duen erakundeak, erkidegoak, erabakitzeko gaitasun txikiena duena da", azaldu du.

Euskadi % 0,7 hazi da 2011n

Aguirrek iragarri duenez, Euskadik % 0,7ko hazkundearekin itxiko du 2011ko urtea. Ildo horretan, 2012ko bigarren hiruhilekoan "inflexioa" egotea eta "hazkunderako bidera itzultzea" espero dutela esan du.

2011ko azken hilabeteetan industriak behera egin du eta industria ekoizpenaren azken indizea "oso txarra" izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea