Ekonomia -

Gobernu-bilera

Jaurlaritzak baztertu egin du 2012an murrizketa gehiago egitea

Hori bai, Idoia Mendiak azpimarratu du testuinguru ekonomikoa "aldakorra" dela eta, ondorioz, Jaurlaritzak "adi eta zuhur" zaintzen jarraituko duela.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. EITB
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. EITB
Eusko Jaurlaritzak ez du 2012an murrizketa gehiago egiteko asmorik

01:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendiak adierazi du Eusko Jaurlaritza "lasai" dagoela EAEko aurrekontuei dagokienez eta, ondorioz, 2012an murrizketa ekonomiko gehiago egiteko asmorik ez dutela iragarri du. Alabaina, egoera ekonomikoa "aldakorra" dela gogora ekarri du eta testuingurua "adi eta zuhur" zaintzen jarraituko duela zehaztu du.

Gauzak horrela, gezurtatu egin du gaur zenbait komunikabidek zabaldutako informazioa, alegia, Jaurlaritza murrizketa gehiago prestatzen ari dela.

Gobernu-bileraren ostean egindako agerraldian Mendiak azaldu duenez, atzo Patxi Lopez lehendakariak eta Jaurlaritzako sailburuek egindako batzarrean foru diputazioek erreforma fiskalari emandako ezetzak eragin ditzakeen ondorioak aztertu zituzten.

Bilera horretan, 2012an murrizketa ekonomiko gehiago egitea beharrezkoa ez dela ondorioztatu zuen Jaurlaritzak eta osasuna, hezkuntza, justizia, laguntza sozialak eta oinarrizko gainerako zerbitzu publikoei eusteko apustua berretsi zuen, enplegua sortzeko neurriak hartzeaz gain.

Idoia Mendiak azpimarratu du krisia gainditzeko bide ezberdinak daudela eta Jaurlaritzak ez duela Mariano Rajoyk eta beste zenbait autonomia erkidegok hautatu duten bidetik joko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea