Ekonomia -

Bilera Madrilen

Lan erreforma Espainian 'premiazko' kontua dela uste du Van Rompuyk

Bere ustez, Europar Batasunak 'hazkundeari' eta 'enpleguaren sorrerari' jarri behar dio arreta. Zorroztasun neurrien eta erreformen arteko oreka eskatu dute Rajoyk eta Europar Batzordeko presidenteak.

Van Rompuyk eta Mariano Rajoyk bilera egin dute Madrilen. Argazkia: EFE
Van Rompuyk eta Mariano Rajoyk bilera egin dute Madrilen.
Van Rompuyk eta Mariano Rajoyk bilera egin dute Madrilen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Defizita murrizteko neurrien eta enplegua sortzeko erreformen arteko ''oreka'' defendatu dute astearte honetan Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Herman Van Rompuy Europar Batzordeko presidenteak. "Atzeraldiari aurre egiteko premiazko estrategia aurrera eraman behar dugu'', esan du Van Rompuyk, bi presidenteek Madrilen egin dute bileraren ondoren komunikabideen aurrean egin duten agerraldian.

Gazteentzako enplegua Europako buruzagiek urtarrila bukaeran egingo duten bileran gai nagusienetako bat izango dela aurreratu du Van Rompuyk, eta bertan Estatu bakoitzak Europar Batasunaren kontrola jasan beharko duen ''enplegu plan'' berezia diseinatzea proposatuko dutela gaineratu du.

Zentsu honetan, Espainiak onartu nahi duen lan erreformaren aldeko hitzak ere esan ditu Van Rompuyk. ''% 20ko langabezia-tasa duen herrialde batean, lan erreforma ez da beharrizan bat bakarrik; premiazko kontua ere bada'', esan du.

Herman Van Rompuyren eta Mariano Rajoyren arteko lehen bilera izan da astearte honetakoa. Madrilgo Moncloa jauregian egin dute batzarra, eta hilaren 30ean egingo duten goi-bileraren gai nagusienak izan dituzte hizpide.

Lan erreforma, otsaila hasierarakoGobernuak urtarrila bukaeran edo otsaila hasieran lan erreforma aurrera eramango duela baieztatu du Marinao Rajoyk, bileraren ondoren egin duten agerraldi horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea