Ekonomia -

Txostena

Espainia atzeraldian egongo da datozen bi urteetan, NDFren arabera

Nazioarteko Diru Funtsak iragarri du Espainiako ekonomiak % 1,7 egingo duela atzera 2012an eta % 0,3 2013an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Espainiaren 2012ko eta 2013ko Barne Produktu Gordinaren aurreikuspena berrikusi du eta % 1,7ko eta % 0,3ko atzeraldia aurreikusi dute hurrenez hurren.

Nazioarteko Diru Funtsak "Munduko Aurreikuspen Ekonomikoak" txostena egin du eta ofizialki asteartean argitaratuko badute ere, dagoeneko Ansa agentzia italiarrak datu batzuk jakinarazi ditu eta Espainiaren atzeraldia aurreikusi dute bertan, irailean iragarritako % 1,1eko hazkundea aldatuta.

Munduko ekonomiari dagokionez, Christine Lagarde buru duen erakundeak zazpi hamarren jaitsi du mundu mailako hazkunde aurreikuspena 2012rako, eta % 3,3an utzi du, eta 2014rako % 4an.

NDFk Eurogunearen aurreikuspena ere egin du eta 2012an % 0,5eko atzeraldia aurreikusi du (azken aurreikuspenean baino % 1,6 gutxiago) eta 2013rako % 0,8ko hazkundea.

AEBetako hazkunde aurreikuspena % 1,8an mantendu dute 2012rako, baina hurrengo urterako aurreikuspena % 0,3 murriztu du, munduko potentzia ekonomiko nagusiaren hazkundea % 2,2 haztea espero baita.

Datu horien aurrean, Brasileko BPG % 3 eta % 4 haziko da 2012an eta 2013an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea