Ekonomia -
Eustaten datuak
Turismoak % 5 egin zuen gora Euskadin, 2011 urtean
Bisitarien kopurua handitu egin da hiru lurralde historikoetan. Bidaiari bakoitzaren egonaldiaren batezbesteko iraupenak behera egin du, 2010eko 2,85 egunetik 2011ko 2,73 egunera.
Erredakzioa
Euskadi bisitatzen duten turisten kopuruak eta igarotako gauenak gora egin du, % 5, aurreko urteko datuekin alderatuta. Turisten konpurua % 7 igo da Bizkaian, % 5 Araban eta % 1 Gipuzkoan.
Eustatek ostiral honetan emandako datuen arabera, 4.435.404 turistek gaua igaro zuten Euskadin, 2010ean baino % 5 gehiago eta arlo honetan ere igoerak izan dira Araban (% 7), Bizkaian (% 8) eta Gipuzkoan (% 2).
Bidaiari bakoitzaren egonaldiaren batezbesteko iraupenak behera egin du, 2010eko 2,85 egunetik 2011ko 2,73 egunera.
Kanpotarren artean, Frantziatik, Erresuma Batutik, Europa ez komunitariotik, AEBetatik eta Kanadatik etorritakoen kopurua igo egin dira, eta Portugaletik eta Hegoamerikatik etorritakoak, aldiz, jaitsi.
2011ko abendua
2011ko abenduko datuak ere iragarri ditu Eustatek. Hile horretan 150.091 bidaiari iritsi ziren Euskadira, 2010eko hile berean baino 939 gutxiago. Ondorioz, bisitak % 1 jaitsi dira eta gaua Euskadin igaro dutenena % 3.
Landetxeen alde egin duten turisten kopurua, aldiz, % 9 igo da Gipuzkoan, % 2 jaitsi Bizkaian eta Araban aurreko urteko kopurua mantendu dute.