Ekonomia -
Iberdrola-ACS auzia
Iberdrolako kontseiluan parte-hartzea ukatu dio Auzitegiak ACSri
ACS "lehiakide zuzena" dela argudiatu du Auzitegiak eta, beraz, Iberdrolaren interes sozialaren kalterako izango litzatekeela uste du.
Erredakzioa
ACSk Bilboko merkataritza-arloko epaitegian jarritako helegitea baztertu du Bizkaiko Auzitegiak, eta, horrela, Florentino Perezen enpresak Iberdrolako administrazio kontseiluan parte ez hartzeko epaia berretsi du.
Enpresak "lehiakide zuzenak" direla dio epaiak. Horregatik ukatu zion Ignacio Sanchez Galanen enpresak ACSri administrazio kontseiluan egoteko aukera; 2010eko martxoaren 26an, akziodunen batzarrak erabakia berretsi zuen.
Auzitegiak gainera, Florentino Perezen enpresa prozesuaren kostuak ordaintzera kondenatu du.ACS eta Iberdrola lehiakide zuzenak direla dio epaiak eta lan publiko eta pribatuak hartzeko garaian norgehiagoka zuzena dutela.
"Norgehiagoka horrek behin betiko gatazkara behartzen ditu, batez ere energia berriztagarrien eta ingeniaritza industrialaren sektorean".
Bizkaiko Auzitegiak, beraz, Iberdrolaren interes sozialaren babesa, akziodunen ordezkaritza proportzionalerako eskubidearen gainetik dagoela berretsi du.
ACSk Bilboko merkataritza-arloko epaitegian jarritako helegitea baztertu du Bizkaiko Auzitegiak, eta, horrela, Florentino Perezen enpresak Iberdrolako administrazio kontseiluan parte ez hartzeko epaia berretsi du. Enpresak "lehiakide zuzenak" direla dio epaiak. Horregatik ukatu zion Ignacio Sanchez Galanen enpresak ACSri administrazio kontseiluan egoteko aukera; 2010eko martxoaren 26an, akziodunen batzarrak erabakia berretsi zuen.Auzitegiak gainera, Florentino Perezen enpresa prozesuaren kostuak ordaintzera kondenatu du. ACS eta Iberdrola lehiakide zuzenak direla dio epaiak eta lan publiko eta pribatuak hartzeko garaian norgehiagoka zuzena dutela."Norgehiagoka horrek behin betiko gatazkara behartzen ditu, batez ere energia berriztagarrien eta ingeniaritza industrialaren sektorean".Bizkaiko Auzitegiak, beraz, Iberdrolaren interes sozialaren babesa, akziodunen ordezkaritza proportzionalerako eskubidearen gainetik dagoela berretsi du.