Ekonomia -
Murrizketa
Nafarroako Volkswagenek 10.000 autotan jaitsiko du produkzioa
Murrizketak behin-behineko 300 langileri eragin diezaieke, baina enpresak neurri gehiago hartzea espero du enpresa-batzordeak.
Erredakzioa
Nafarroako Volkswagen enpresako zuzendaritzak aurrez ikusi baino 10.000 auto gutxiago egingo dituztela esan dio enpresa-batzordeari. Erabakia eskaerak behera egitearen ondorioz hartu behar izan dute, eta behin-behineko 300 langileri eragin diezaieke.
UGT sindikatuak bere webgunean argitaratu duenez, Polo autoen produkzioa 295.130etik 285.180ra jaitsiko da, eta, ondorioz, otsailaren 10etik aurrera, bigarren muntaketa-katean lan egiteari utziko diote.Bertan, behin-behineko 300 langilek egiten dute lan, eta horiek lanean udaberrira arte egotea aurreikusi zuten; izan ere, 20 milioi euroko inbertsioa egin dute bertan.Orain, enpresa-batzordea Volkswagenek murrizketari aurre egiteko hartuko dituen "beste neurrien" zain dago. Alemaniako multinazionalak egoera ekonomiko orokorrari egozten dio erabakia.
Enpresak gaineratu duenez, "salmenta jaitsiera oso handia izan da", eta datuak ikusita, "ez da espero datozen hilabeteetan joera aldatzerik".
Nafarroako Volkswagen enpresako zuzendaritzak aurrez ikusi baino 10.000 auto gutxiago egingo dituztela esan dio enpresa-batzordeari. Erabakia eskaerak behera egitearen ondorioz hartu behar izan dute, eta behin-behineko 300 langileri eragin diezaieke.UGT sindikatuak bere webgunean argitaratu duenez, Polo autoen produkzioa 295.130etik 285.180ra jaitsiko da, eta, ondorioz, otsailaren 10etik aurrera, bigarren muntaketa-katean lan egiteari utziko diote. Bertan, behin-behineko 300 langilek egiten dute lan, eta horiek lanean udaberrira arte egotea aurreikusi zuten; izan ere, 20 milioi euroko inbertsioa egin dute bertan. Orain, enpresa-batzordea Volkswagenek murrizketari aurre egiteko hartuko dituen "beste neurrien" zain dago. Alemaniako multinazionalak egoera ekonomiko orokorrari egozten dio erabakia.Enpresak gaineratu duenez, "salmenta jaitsiera oso handia izan da", eta datuak ikusita, "ez da espero datozen hilabeteetan joera aldatzerik".