Ekonomia -

Ekaineko KPIa

Prezioak % 2,6 igo dira Euskadin eta % 2,8 Nafarroan 2021ean

KPIa hamarren bat igo da Euskadin, elektrizitateak bultzatuta, eta tasa % 2,9an kokatu da. Nafarroan, ordea, kontrakoa gertatu da, eta tasa hamarren bat jaitsi da maiatzarekin alderatuta, % 3,2an utzita.

Argindarraren fakturaren garestitzea izan da igoeraren ezaugarri nagusia. Eskubiderik gabeko irudia.
Argindarraren fakturaren garestitzea izan da igoeraren ezaugarri nagusia.
Argindarraren fakturaren garestitzea izan da igoeraren ezaugarri nagusia. Eskubiderik gabeko irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

KPIren urtetik urterako tasak goranzko joerarekin jarraitzen du ekainean Euskadin, seigarren hilabetez jarraian. Hala, % 2,9an kokatu da, elektrizitateak bultzatuta 2017ko otsailetik bizi izan den hazkunderik handiena da hori. Nafarroan, aldiz, tasa hamarren bat jaitsi da, eta % 3,2an gelditu da. Bi erkidegoetan, prezioak % 0,6 igo dira maiatzarekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakitera eman dituen azkenengo datuen arabera.

Urtea hasi zenetik, Gipuzkoan igo dira neurri handiagoan prezioak (% 2,9); Araban eta Nafarroan, aldiz, % 2,8 handitu dira eta Bizkaian % 2,4.

Kontuak horrela, 2021eko inflazioa % 2,6koa izan da Euskadin, eta % 2,8koa Nafarroan.

Aldaketak prezioetan

Produktu- eta zerbitzu-multzoen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko urte arteko tasaren igoerari dagokionez, Etxebizitza da igoerarik handiena pairatu duen arloa (% 11); hurrengoek jarraitu dute igoera: Garraioa (% 9), Etxeko gauzak (% 2), Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 1,4), Bestelakoak (% 1,3), Jantziak eta oinetakoak (% 1,0), Medikuntza (% 0,6), Irakaskuntza (% 0,6), Hoteletan, kafeetan eta jatetxeetan (% 0,6),

Bestalde, urte arteko indizeak behera egin du Komunikazioetan (-% 4,5), Aisialdian eta Kulturan (-% 1,6), alkoholdun edarietan eta tabakoan (-% 0,1).

Nafarroaren kasuan, prezioen igoerarik handienak, iazko ekainarekin alderatuta, Etxebizitzari (% 12,4) eta Garraioari (% 8,8) dagozkie. Ondoren, Etxeko tresnak (% 2,7), Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 2,1), Medikuntza (% 1,8), Irakaskuntza (% 1,7), Bestelakoak (% 1,4) eta Jantziak eta oinetakoak (% 0,9).

Aitzitik, ekaineko KPIak behera egin du urte arteko tasan Komunikazioetan (-% 4,6), Aisialdian eta kulturan (-% 0,9), Hoteletan, kafeetan eta jatetxeetan (-% 0,5) eta alkoholdun edarietan eta tabakoan (-% 0,1).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak