Ekonomia -

Auzitegi Nazionala

Ruiz-Mateos familiaren etxea miatu du Poliziak Madrilen

Hiru ordu baino gehiagoko miaketa egin dute, Auzitegi Nazionalak aginduta. 'Nueva Rumasa' auziaren baitan agindu dute.

Miaketa hiru orduz luzatu da. Argazkia: EFE.
Miaketa hiru orduz luzatu da. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Ruiz-Mateos sendiaren etxea miatu du gaur goizean, Madrilgo Pozuelo de Alarconeko herrian. Hiru ordu baino gehiagoko miaketa egin dute, Auzitegi Nazionalak aginduta.

Ruiz-Mateos familiaren aurkako 'Nueva Rumasa' auziaren baitan agindu dute gaurko miaketa.

Familiaren etxea bahituta dago, bankuko zorra ordaintzeko berme moduan. Espainiako Poliziaren bi furgoneta daude bertan.

Horrez gain, hainbat agente etxe barrura sartu dira, txakurrak eta guzti, Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak zuzentzen duen ikerketaren inguruko probak bilatu ahal izateko.

Teresa Rivero, Jose María Ruiz Mateosen emaztea, etxean egon da Polizia heldu den unean. Minutu batzuk beranduago, ibilgailu batean alde egin du. Kazetariek ere, Ruiz-Mateos sendiko seme bat ikusi dute, etxeko leiho baten parean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea