Ekonomia -
2.000 lanpostu kolokan
Spanair, hegaldi jarduera bertan behera uzteko eskaera prestatzen
Beren webgunean hegaldiak saltzeari utzi diote. Oraindik ez dute eskaera ofizialki aurkeztu, baina, litekeena da, gaur bertan egitea.
Erredakzioa
Bere hegaldi jarduera bertan behera uzteko eskaria prestatzen ari da Spanair, zorrek eta galerek konpainian eragin duten egoera ekonomiko jasangaitza dela-eta.
Litekeena da gaur bertan eskaera martxan jartzea, Bartzelonan egiten ari diren Spanairreko Administrazio Kontseiluaren ondoren. Bilera horretan konpainiaren etorkizuna dute aztergai, Generalitateak diru-laguntzak eteteko egindako iragarpenaren ondoren eta Qatar Airways konpainiarekin martxan ziren negozioak bertan behera gertu eta gero.
Enpresako iturriek jakitera eman dutenez, operatibo berezia prestatzen hasi da AENA, gaur gauerditik aurrera beste konpainiek Spanairren bezeroak hartu beharko balituzte egoerari aurre egiteko.
El Prat aireportuak emandako datuen arabera, biharko 55 hegaldi ditu Spainarrek bertan ((28 hegaldi iritsi beharko lukete Bartzelonara, eta 27k irten beharko lukete Kataluniako hiriburutik).
Bartzelonako aireportutik 4,2 milioi bidaiari garraiatu zituen konpainiak 2011n (joan den urtean baino % 7,5 gehiago), eta hegazkinen okupazioa % 75ekoa izan zen.
2.000 pertsonak egin dute lan Spanairren, baina, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez, zeharkako beste 1.200 lanpostu ere arriskuan daude, (Spanairren zerbitzuekin lotuta, El Prat aireportuan Newco enpresan lan egiten duten pertsonen lanpostuak, alegia.