Itxi

2021/08/09

10:00

Ekonomia

Energia

Argindarraren prezioak beste maximo bat erdietsiko du gaur, 106,74 euro/MWh

Agentziak | EITB MEDIA

Duela urtebeteko salneurria (38 euro megawatt-ordua) halako hiru da.

  • Haize sorgailuak Erreniega mendatean (Nafarroa)

    Haize sorgailuak Erreniega mendatean (Nafarroa). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Argindarraren prezioak beste marka bat hautsiko du gaur handizkako merkatuan: batez beste megawatt-ordua 106,74 euro ordainduko da, eta uztailaren 21ean izandako errekorra (106,57 euro) gaindituko du.

Iazko datuekin alderatuta (abuztuko bigarren astelehena 10 izan zen), halako hiru izango da. Orduko hartan 38,09 euroan zegoen salneurria.

Uztaileko errekor guztiak eta abuztu hasierako markak gaindituko ditu astelehen honetakoak. Hilabete honetan hiru errekor izan dira, datu ofizialen arabera.

Energiaren prezioak % 24ko pisua du argindarraren fakturan; % 50-55 bidesariei —garraio eta banaketa sareen kostua— eta karguei —energia berriztagarriak sustatzearen kostuak eta bestelakoak— dagozkie, eta gainerakoa, zergei.

Eguneko prezioaren gorabeherek zuzenean eragiten die tarifa arautua duten kontsumitzaileei (Espainiako Estatuan 10 milioi pasatxo); ez, ordea, merkatu librean daudenei —17 milioi—, horiek konpainiak ezarritako prezio finko bat baitute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;