Ekonomia -
Espainiako datuak
BBVAk %1,3ko atzeraldia eta % 24,4ko langabezia aurreikusi du 2012rako
Datorren urtean ekonomiaren jarduera "pixka bat" suspertuko dela aurreikusi du, BPG % 0,6 haziko delako.
Erredakzioa
Espainiako ekonomia 2012an % 1,3 txikituko dela eta langabezia-tasa % 24,4ra iritsiko dela aurreikusi du BBVAk. Datorren urterako berriz, ekonomiaren jarduera "pixka bat" suspertuko dela adierazi du, BPG % 0,6 haziko delako.
Espainiaren egoera ekonomikoari buruz argitaratu duen txostenean azaltzen duenez, ekonomiaren atzeraldia alda egin liteke finantzen eta lan-merkatuaren erreformak "berehala" ezartzen badira; horrek "susperraldia azkartuko" omen luke.
BBVAren arabera, langabezia-tasa % 24,6ra iritsiko da datorren urtean, eta defizit publikoari dagokionez, nahiz eta Gobernuaren neurriak "sinesgarriak" direla iruditu, 2012an defizita BPGren % 5,3an geratuko dela eta 2013an % 3an egongo dela ohartarazi du.
Espainiako ekonomia 2012an % 1,3 txikituko dela eta langabezia-tasa % 24,4ra iritsiko dela aurreikusi du BBVAk. Datorren urterako berriz, ekonomiaren jarduera "pixka bat" suspertuko dela adierazi du, BPG % 0,6 haziko delako.Espainiaren egoera ekonomikoari buruz argitaratu duen txostenean azaltzen duenez, ekonomiaren atzeraldia alda egin liteke finantzen eta lan-merkatuaren erreformak "berehala" ezartzen badira; horrek "susperraldia azkartuko" omen luke.BBVAren arabera, langabezia-tasa % 24,6ra iritsiko da datorren urtean, eta defizit publikoari dagokionez, nahiz eta Gobernuaren neurriak "sinesgarriak" direla iruditu, 2012an defizita BPGren % 5,3an geratuko dela eta 2013an % 3an egongo dela ohartarazi du.