Ekonomia -

Argindarraren faktura

Argindarraren prezioak goraka segitzen du eta 140 euroko langa gaindituko du lehen aldiz

Ostegun honetan, ordurik garestiena (148 euro megawatt-orduko) 21:00etatik 22:00etara izango da; tarterik merkeena (137,45), berriz, 16:00etatik 18:00etarakoa izango da.

Goi-tentsioko dorre bat. Artxiboko argazkia: EFE
Goi-tentsioko dorre bat. Artxiboko argazkia: EFE
Goi-tentsioko dorre bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren prezioak goraka eta marka guztiak hausten segitzen du Espainian. Ostegun honetan, irailaren 2an, 140,23 euro ordainduko dira megawatt-orduko.  

OMIE operadoreak gogora ekarri duenez, 2020ko irailaren lehen ostegunean, argindarraren prezioa 46,16 eurokoa zen megawatt-orduko. Hortaz, prezioa hirukoiztu egin da urtebetean.  

Preziorik garestiena (148 €/MWh) 21:00ak eta 22:00ak bitartean izango da, eta tarterik merkeena (137,45 €/MWh), berriz, 16:00etatik 18:00etarakoa.

Argindarraren prezioaren gorakadaren atzean faktore ezberdinak daude: ziklo konbinatuko zentralek argindarra sortzeko erabiltzen duten gasa garestitu izana, karbono dioxidoaren isurketari jarritako mugak, susperraldi ekonomikoaren beharra eta tenperatura altuak, besteak beste.

Argindarra Europa osoan garestitu da. Hala, ostegun honetan, Erresuma Batuan 147,65 libra (171,87 euro) ordainduko dituzte megawatt-orduko; Alemanian, 118,9 euro; Frantzian, 107,19; Belgikan, 126,07; Herbehereetan, 124,07; Italian, 139,32; eta Portugalen, 140,23 (Espainian bezala, merkatua konpartitzen dutelako).

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak