Ekonomia -

Lan-erreforma

'Eskubideak murriztea ez da enplegua sortzeko bidea'

Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez, kaleratze guztiak izango dira objektiboak. 'Ba al dago enpresarik azken bederatzi hilabeteotan sarrerak gutxitu ez dituenik?, galdetu du.

Gemma Zabaleta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzaren balorazioa, Rajoren lan-erreforma dela-eta.
Gemma Zabaleta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rajoyren Gobernuak ostiral honetan onartu duen lan-erreformak langileen eskubideak murrizten dituela esan du Jaurlaritzak. 'Hori ez da enplegua sortzeko bidea', gaineratu du.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ohar batean azaldu duenez, erreformak kaleratzea merkatu eta errazten du, kaleratze guztiak izango baitira objektiboak. 'Ba al dago enpresarik azken hiru hiruhilekoetan sarrerak gutxitu ez dituenik?, galdetu du Jaurlaritzak.

Enpresa arrazoiengatik bultzatutako kaleratzeen inguruan, Jaularitzak uste du neurri horrek langileek eskubideak murrizten dituela.

"Ekintzaileei zuzendutako" mugagabeko kontratuaren harira, Enplegu Sailak esan du urtebeteko froga epe horri esker langilea inongo kalte-ordainik gabe kaleratu ahal izango dutela denbora tarte horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea