Publizitatea
Itxi

2021/09/02

16:28

Ekonomia

ELEKTRIZITATEA

Unidas Podemosek konpainia elektriko publiko bat sortzeko lege bat bultzatu du Kongresuan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Argindarraren batez besteko prezioak behera egingo du gaur lehenengo aldiz aste honetan. Hala ere, 137,7 euro megawatt orduko prezioa bigarren maximo historikoa izango da.

  • 137,7 euro megawatt orduko prezioa bigarren maximo historikora izango da. Artxiboko irudia.

    137,7 euro megawatt orduko prezioa bigarren maximo historikora izango da. Artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Argindarraren batez besteko prezioak behera egingo du ostiralean, irailaren 3an, lehenengo aldiz aste honetan. Hala ere, 137,7 euro megawatt orduko prezioa bigarren maximo historikoa izango da, ostegunak bakarrik izan du hau baino altuagoa. Egoera horri aurre egiteko, Podemosek energiako enpresa publiko bat sortzeko lege proposamena aurkeztu du Kongresuan, "Espainiar Produkzio Elektrikoa" delakoa.

Argindarraren presioak aste honetan lehen aldiz egindako beherakada izango da ostiraleako, aste osoan zehar izandako igoera jarraituaren ostean. Ostiralean, beraz, % 1,8ko beherakada izango du, 137,7 euroko prezio artekoa.

Ordutegiei dagokienez, 16:00etatik 17:00etara preziorik baxuena izaten jarraituko du, 119,42 eurokoa. Aldiz, preziorik altuena 21:00etatik 22:00etara izango dugu, 147,57 euroko prezioa.

Hala, iraileko lehenengo hiru egunek historiako preziorik altuenak izango dituzte handizkako merkatuan, eta prezioak gora egiten jarraituko du.

Espainiar Produkzio Elektrikoa

Egoerari aurre egiteko helburuarekin, Podemosek energiako enpresa publiko bat sortzeko lege proposamena aurkeztu du Kongresuan, "Espainiar Produkzio Elektrikoa" delakoa.

Taldeak zaharkituta geratzen diren zentral hidroelektrikoetako kontzesioak bereganatzea eta energia berriztagarrien erabilera sustatzen duten instalazioak sortzea proposatu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;