Ekonomia -

Koronabirusa

Osasun ziurtagiria ez dute gehiago eskatuko Ipar Euskal Herriko merkataritza-gune handietan

Abuztuaren 17tik aurrera, beharrezkoa zen erakustea 20.000 metro karratutik gorako azaleretan, Pirinio Atlantikoetako prefetak hala aginduta. Orain, ordea, agindu hori ezeztatu egin du Paueko Auzitegiak.

Kontrola Ipar Euskal Herriko merkataritza-gune batean. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Kontrola Ipar Euskal Herriko merkataritza-gune batean. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Kontrola Ipar Euskal Herriko merkataritza-gune batean. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun ziurtagiria ez dute gehiago eskatuko Ipar Euskal Herriko merkataritza-gune handietan, epaitegiek bertan behera utzi baitute. Abuztuaren 17tik aurrera, beharrezkoa zen erakustea 20.000 metro karratutik gorako azaleretan, Pirinio Atlantikoetako prefetak hala aginduta. Orain, ordea, agindu hori ezeztatu egin du Paueko Auzitegiak, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Honenbestez, hiru aste ere ez ditu iraun prefetaren aginduak. Paueko Administrazio Auzitegiak bertan behera utzi du erabakia asteburuan, Carrefour taldeak jarria izango lukeen helegite baten harira.

Beraz, hemendik aurrera erosketak egiteko ez da osasun ziurtagiria gehiago eskatuko, 20.000 metro karratutik gorako merkataritza-guneetan. Ipar Euskal Herrian, bi gune dira: Baionako Ametzondo eta Angeluko BAB2. Bertan, ez da kontrolik jada, Gabriela Caro langileak Euskadi Irratiari baieztatu dionez.

Maskararen erabilerak, aldiz, beharrezkoa izaten jarraituko du oraingoz.

Prefetak, orain, zer egin erabaki beharko du; agindua baliogabetu egin dezake, edo aitzitik, helegitea jarri.

Dena den, Frantziako Gobernuak iragarri du 200dik gorako intzidentzia duten departamentuetan soilik mantenduko dela ziurtagiria, orain Pirinio Atlantikoetan 109koa da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Baionako argazkiak Biarritz Maule Donibane Garazi argazkiak Hendaia albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Txertoak albisteak Merkataritza jarduera Zuberoa azken ordukoa Koronabirusa Lapurdi Nafarroa Behereko berriak Ziurtagiri digitala Euskadin Osasun-larrialdi egoera amaitu da