Ekonomia -

Etxebizitzaren prezioa

Etxebizitzaren prezioa % 2,5 igo da Hego Euskal Herrian urtebetean

EAEm % 1,3 igo dira prezioak aurreko hiruhilekotik eta % 1,7 Nafarroan. Bigarren eskuko etxebizitzaren prezioak etxebizitza berriarenak baino modu nabarmenagoan igo dira.

Etxebizitza berri bat.
Etxebizitza berri bat.
Etxebizitza berri bat.

O.P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2021eko bigarren hiruhilekoaren amaieran etxebizitzaren prezioak % 2,55 igo ziren Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko urteko epe berdineko prezioekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako Etxebizitzaren Prezioen Indizearen arabera.  

Aurreko hiruhilekotik % 1,3 igo ziren prezioak bataz beste. Etxebizitza berriaren prezioek behera egin zuten -%0,3 eta bigarren eskukoa, aldiz, igo egin zen % 1,7

Urtea hasi zenetik, % 2 hazi da, bataz beste, etxebizitzaren prezioa EAEn: bigarren eskuko etxebizitzen prezioek, zehazki, % 3 egin dute gora, eta etxebizitza berrienak, berriz, behera egin du -% 1. 

Nafarroan, urte arteko igoera % 2,57koa izan da. 

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,7 igo dira prezioak bataz beste; etxebizitza berriaren kasuan % 0,4 igo dira eta bigarren eskukoak, berriz % 2,3

2021ean zehar, bataz beste % 3,2 igo dira prezioak Nafarroan, eraikuntza berriko etxeen kasuan % 0,4 eta bigarren eskuko etxebizitzaren kasuan % 4,4

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza