Ekonomia -

LAN-ISTRIPUA

Langile bat hil da Igantzin, lan-istripu batean

Aste honetan Nafarroan hildako bat utzi duen bigarren lan-istripua da; izan ere, joan den larunbatean 54 urteko behargin bat hil zen Berriobeitin, pala kargatzaile batek harrapatuta.

Igantziko harrobian jazo da lan istripua. Argazkia: Foruzaingoa
Igantziko harrobian jazo da lan istripua. Argazkia: Foruzaingoa
Igantziko harrobian jazo da lan istripua. Argazkia: Foruzaingoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

57 urteko Irungo langile bat, E.L.O. izenekoa, hil da asteazken honetan Igantziko (Nafarroa) harrobian izandako lan-istripu batean, Foruzaingoak baieztatu duenez.

Ezbeharra 13:00ak aldera gertatu da, NA-4020 errepideko 3. kilometroan, Igantziko harrobietan, materiala deskargatzen ari zen kamioi bat irauli denean. Bertaratu diren osasun langileek ezin izan dute langilearen bizia salbatu.

Aste honetan Nafarroan izan den bigarren lan-istripua izan da; izan ere, larunbatean 54 urteko behargin bat hil zen Berriobeitin, pala kargatzaile batek harrapatuta.

Mobilizazioa ostiralean

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGTk mobilizazioa deitu dute ostiralerako, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, laneko heriotzak salatzeko.

Asteazken honetako heriotzarekin, azken egunetan lau behargin hil dira lan-istripuan, Foru Erkidegoan, LABek agiri batean salatu duenez.

"Ez dira arrazoi naturalengatik gertatzen. Horregatik, are larriagoak dira zenbakiak", esan du Garbiñe Aranburuk. "Gainera, gaixotasun profesionalengatik hiltzen diren langileen kopurua biderkatzen ari dela kontuan hartu behar da. Eritasun profesionalak ez dira estatistiketan agertzen", erantsi du.

Azpimarratu duenez, "heriotzarekin amaitzen ez diren lan-istripu larrien kopurua gora egiten ari da".

Hildako beharginaren lankideei, senideei eta hurbilekoei babesa adierazi die ELA sindikatuak, eta gertatutakoaren inguruko ikerketa sakona eskatu du, erantzukizunak zehazteko.

"Aste beltz" honetan, bost egunetan, hiru pertsona hil dira lan-istripuan, Nafarroan, 14 urte hasieratik, ELAk ohar batean deitoratu duenez. 2012tik lan-istripuek % 30 gora egin dutela salatu du sindikatu abertzaleak. Heriotzen % 40 enpresek segurtasun neurriak ezarri ez dituztelako gertatzen dira, ELAren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroa Ekonomia Gaurko titularrak Irun Gaurko azken ordukoa