Ekonomia -

Elkarrizketa

Jaurlaritzak 'osasun zentimoa' baztertu duela uste du De Andresek

'Ganbara' Radio Euskadiko saioari eskainitako elkarrizketan, De Andresek esan du gai horren inguruan Ekonomia sailburuarekin hitz egin duela, arratsaldean egin duten Euskal Finantzen Kontseiluan.

Javier de Andres, Arabako diputatu nagusia. Argazkia: EITB.
Javier de Andres, Arabako diputatu nagusia. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Arabako diputatu nagusiaren ustez, Eusko Jaurlaritzak "bukatutzat" eman du 'osasun zentimoaren' inguruan piztu den eztabaida (erregaien prezioa igotzea proposatu zuen Jaurlaritzak Osasun saila finantzatzeko).

'Ganbara' Radio Euskadiko saioari eskainitako elkarrizketan, De Andresek esan du gai horren inguruan Carlos Aguirre Ekonomia sailburuarekin hitz egin duela, arratsaldean egin duten Euskal Finantzen Kontseiluan.

Osasun zentimoa indarrean jartzea Jaurlaritzaren "nahia" ez dela esan dio Aguirrek De Andresi. "Hitz horiek entzunda, Jaurlaritzak eztabaida bukatutzat eman duela ulertzen dut".

Euskal Finantzen Kontseiluan, zergak igotzearen aurkako jarrera erakutsi dio De Andresek Aguirreri, baita osasun zentimoaren proposamenari ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea