Publizitatea
Itxi

2021/09/13

19:25

Ekonomia

Gutxieneko soldata

Diazek adierazi du soldata minimoa igotzeko erabakia PSOEren esku dagoela

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Yolanda Diaz Lan ministroak berretsi egin du gutxieneko soldata igotzea ezinbestekoa dela eta zehaztu du erabakia hartzea "Gobernuan gehiengoa duen aldeari" dagokiola.  

  • Yolanda Diaz Lan ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

    Yolanda Diaz Lan ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Yolanda Diaz (Unidas Podemos) Espainiako Lan ministroak adierazi du lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko borondate irmoa daukala, Espainiako enpresarien patronala kontra agertu bada ere, eta azpimarratu du erabakia PSOEren esku dagoela.

"Erabakia ez dago koalizioaren alde honetan; erabakia orain Gobernuan gehiengoa duen aldean dago", azaldu du.

Diazek berretsi egin du Lan Ministerioaren asmoa gutxieneko soldata igotzea dela eta horretarako abiatu dituztela negoziazioak gizarte eragileekin. Alabaina, patronalaren jarrera kritikatu du: "Gutxieneko soldata izoztea eskatuz sartu dira negoziazioan, eta hori ez da negoziatzea, beste gauza bat da".

Asteburu honetan sindikatuekin "bilera informalak" izan dituela jakinarazi du Espainiako Gobernuko Lan ministroak, eta akordioa ahalik eta zabalena izatea nahiko lukeela erantsi du. "Baina orain erabakia ez dago koalizioaren alde honetan; erabakia orain Gobernuan gehiengoa duen aldean dago", azaldu du.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;