Ekonomia -

Elektrizitatea

Argindarraren prezioa ia % 12 jaitsi da, 166 eurora arte

Ostegun honetan sartu dira indarrean argindarraren garestitzea samurtzea helburu Espainiako Gobernuak onartutako neurriak.

Argindar sarea Bilbon. Argazkia: EFE
Argindar sarea Bilbon. Argazkia: EFE
Argindar sarea Bilbon. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Handizkako merkatuan argindarraren batez besteko salneurriak behera egin du, eta ostiral honetan 166,29 euro ordainduko dira megawatt orduko.

Prezioak bi egun zeramatzan goraka. Atzo goia jo zuen, 188,18 euro megawatt orduko harrapatuta, asteazkeneko 172 euroak gaindituz, merkatu elektrikoko antolatzaileak (OMIE) jakitera eman duenez.

Hala ere, Espainiako Gobernuak ohartarazi duenez, gutxienez 2022ko martxora arte egunero argitaratzen den kotizazioaren salneurriak goraka jarraituko badu ere, fakturak behera egin beharko luke.

Orduko megawattaren prezioa iaz egun berean (31,05 euro) baino % 268 garestiagoa izango da ostegun honetan, eta iragan asteko ostegunean, irailak 9, (141,71 euro) baino % 33 garestiagoa.

Uztailean zein abuztuan marka historikoak hautsi ondoren, iraila bide beretik doa, astero historiako salneurri handienak gaindituz.

Konkretuki, abuztuan, bero boladan murgilduta, prezioak markak hautsi zituen bata bestearen atzetik, hileko batez besteko salneurria 106 eurotan finkatuz, historiako garestiena; ondoren uztailak beste errekor bat hautsi zuen, 92,4 euroko prezioarekin.

Espainiako Gobernuak kotizazio prezioen kontrol eza kontsumitzaileen fakturara ez iristeko neurriak onartu ditu dagoeneko, aurten gehienez 2018ko zenbateko berdina ordaintzeko helburuarekin.

BEZ % 10era murriztu, ekoizpen elektrikoari % 7ko zerga bertan behera utzi, elektrizitatearen zergari % 0,5 kitatu edo 'zerutik eroritako mozkinengatik' enpresa elektrikoek 2.600 milioi euroko ekarpena egitea dira, besteak beste, neurriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea