Ekonomia -
Erregaiak
Gasolinaren prezioak goia jo du: 1,4 euro
Berunik gabeko 95 gasolina litroaren prezioa % 7,4 garestitu da aurten. Gasolioari dagokionez, 1,35 eurora iritsi da, eta 1,36 euroan dago inoizko prezio garestiena.
Erredakzioa
Berunik gabeko 95 gasolina litroaren prezioa % 1 garestitu da aste honetan eta goia jo du 1,392 eurora iritsita, Europar Batasunaren Petrolio Buletinean jakitera eman dutenez.
Erregaiaren prezioa % 7,4 garestitu da aurten eta iaz baino % 9,5 gehiago balio du.
Gasolioari dagokionez, aste honetan % 1,8 garestitu da eta 1,35 eurora iritsi da, urtarrilaren erdialdean hartu zuen 1,36 euroko maximo historikotik gertu.
Iranen inguruan sortu diren tentsioengatik eta Europar Batasuneko estatuei petrolioaren hornidura etengo diela mehatxu egin duelako igo da erregaiaren prezioa.
Berunik gabeko 95 gasolina litroaren prezioa % 1 garestitu da aste honetan eta goia jo du 1,392 eurora iritsita, Europar Batasunaren Petrolio Buletinean jakitera eman dutenez.Erregaiaren prezioa % 7,4 garestitu da aurten eta iaz baino % 9,5 gehiago balio du.Gasolioari dagokionez, aste honetan % 1,8 garestitu da eta 1,35 eurora iritsi da, urtarrilaren erdialdean hartu zuen 1,36 euroko maximo historikotik gertu.Iranen inguruan sortu diren tentsioengatik eta Europar Batasuneko estatuei petrolioaren hornidura etengo diela mehatxu egin duelako igo da erregaiaren prezioa.