Ekonomia -
Lan erreforma
Sindikatuen proposamenak entzuteko 'irrikitan' dagoela esan du Bañezek
Parlamentuko izapideetan izango diren aldaketen inguruan, "mahai tekniko" bat eratu dutela eta Gobernuak gai guztietaz "bazterketarik gabe" hitz egingo duela esan du Bañezek.
Erredakzioa
Gobernua sindikatuen proposamen zehatzak entzuteko "irrikitan" dagoela esan du Fatima Bañez Lan ministroak.
CEPES-eko ordezkariekin bildu ostean, lan erreformaren Parlamentuko izapideeetan "arduraren, negoziazioaren eta proposamen zehatzen garaia" hasten dela esan du.
Asteburuan egon diren mobilizazioen inguruan, Gobernuak errespetatzen dituela esan du Bañezek, baina PSOEko hainbat kideren presentziak "harritu" egiten diola ziurtatu du, "orain hiru egun Gobernuan baitzeuden eta herrialde 5 milioi langaberekin utzi dute".
Sindikatuei proposamen zehatzak eskatu dizkie, "erantzun konstruktiboen garaia delako".
Gobernuak, erreforma, patronala eta sindikatuak akordio batera iristeko gaitasun ezaren ondoren aurkeztu zuela gogoratu du. Gobernuak, soilik "akordiorik egon ez diren gaietan jarri ditu legeak", esan du, bost milioi langabeekiko konpromiso gisa.
Erreformak Parlamentuko izapideetan izan ditzazkeen aldaketen inguruan, lan egiteko "mahai tekniko" bat eratu dutela esan du Bañezek eta Gobernuak gai guztien inguruan "bazterketarik gabe" hitz egingo duela ziurtatu du.