Itxi

2021/09/27

18:04

Ekonomia

ITP Aero

Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du ITPn sartzeko eta bazkideak bilatzeko

Agentziak | EiTB Media

Arantxa Tapia sailburuak azaldu duenez, ITPko akziodunen artean sartzeko eta Administrazio Kontseiluan kontseilari bat izateko lanean jarraituko du Exekutiboak.

1:09
Arantxa Tapia. Irudia: EITB Media
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Arantxa Tapia Ekonomi Garapenerako sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du ITPren Administrazio Kontseiluan sartzeko eta industria bazkide bat aurkitzeko, Euskadikoa zein atzerrikoa izan.

Bizkaiko Teknologia Parkean egindako adierazpenetan, Rolls-Roycek ITP Aeroren % 100 Bain Capital Private Equityri 1.700 milioi euroren truke saltzeko akordioa hizpide izan du sailburuak.

Tapiak azaldu duenez, ITPko akziodunen artean sartzeko eta Administrazio Kontseiluan kontseilari bat izateko lanean jarraituko du Eusko Jaurlaritzak.

Era berean, akordioaren arabera, partzuergoan industria bazkide gehiago sartzeko (kapitalaren % 30era arte) aukera dagoela gogorarazi du sailburuak, eta zentzu horretan, Exekutiboak bazkide horiek bilatzeko lanean jarraituko duela esan du Tapiak, bertakoak ala kanpokoak izan, garrantzitsuena proiektu industriala izatea delako.

Memoranduma

Zentzu horretan, Jaurlaritzak memorandum (aurre-akordio) bat sinatu du ITP Aeroren eroslearekin, akziodun bihurtzea aztertzeko. Datozen hilabeteetan negoziatzen jarraituko dute, memoranduma zehazteko.

Salmenta ITPren etorkizunerako "abiapuntu interesgarria" dela gaineratu du Tapiak, "euskal aeronautika sektorean enpresa estrategikoa delako".

Enplegua eta zuzendaritza (Carlos Alzolak ITPren buru jarraituko du) mantenduko dituztelako eta enpresak "hazkunde bokazioa" izango duelako zoriondu da sailburua.

Tapiak zehaztu duenez, Jaurlaritzak gastu handia egin beharko du (akzioen % 4 bereganatzea aurreikusi dute) kapitalean sartzeko, ITP industria aeronautikoarentzat estrategiko bezala jo eta erabakigunea eta zerga-egoitza Euskadin mantentzen baldin badituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;