Ekonomia -

Conflicto laboral

Akordio partziala egin dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako garbiketan

ESKk, LABek, UGTk eta CCOOk sinatu dute akordioa, eta langileei soldatak igotzeaz gain, Hezuntzako eta EHUko Garbiketa Hitzarmeneko atzerapenak ordainduko dizkiete.

Garbitzaile bat hezkuntza zentro batean. Argazkia: EiTB
Garbitzaile bat hezkuntza zentro batean. Argazkia: EiTB
Garbitzaile bat hezkuntza zentro batean. Argazkia: EiTB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ESK sindikatuak iragarri du akordio partziala lortu dutela Eusko Jaurlaritzarekin, LABekin, UGTrekin eta CCOOrekin batera, Hezkuntzako eta EHUko Garbiketako Hitzarmeneko atzerapenak ordaintzeko eta soldatak igotzeko.

Sindikatuak gogorarazi du soldatak izoztuta daudela 2018tik, aurreko akordio partziala sinatu zutenetik.

Gaur onartutako akordioarekin, soldata % 2,25 igoko diete 2019ko urtarriletik ekainera, eta % 2,5, uztailetik abendura. 2020an, berriz, % 2koa izango da igoera, eta % 0,9koa 2021ean.

ELAk, % 40,24ko ordezkaritza duenak, akordioa ez sinatzea erabaki du, berregokitzapen bat dela argudiatuta, baina negoziatutako igoerak zalantzan jarri gabe, ESKren arabera.

Hala ere, sindikatuak azpimarratu du "gatazka" ez dela amaituko "baldintzak parekatuko dituen lan hitzarmen bat sinatzen dugun arte".

Hurrengo negoziazio mahaia urriaren 20ean batzartuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Lan gatazkak