Itxi

2021/10/04

20:49

Ekonomia

Elektrizitatea

Megawatt-orduak 203,6 euroko prezioa izango du gaur, historiako astearterik garestienean

Agentziak | EITB Media

Handizkako merkatuan elektrizitatearen salneurriak % 9,2 egingo du gora astearte honetan. Bost egunetan orain arte ikusitako bi preziorik garestienak izan ditu urriak dagoeneko, eta joerak jarraitzen du.

  • Pertsona talde batek argindarraren fakturak erre zituen igandean, Santiagon (Galizia). Argazkia: EFE

    Pertsona talde batek argindarraren fakturak erre zituen igandean, Santiagon (Galizia). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Handizkako merkatuan elektrizitatearen salneurriak % 9,2 egingo du gora astearte honetan. Beraz, megawatt-orduak 203,6 euroko prezioa izango du, historiako bigarren egunik garestienean, bakarrik iragan ostiralean harrapatu zituen 216 euroen atzetik.

Irailak markak hautsi ondoren, uztailaren eta abuztuaren atzetik soilik, bost egunetan orain arte ikusitako bi preziorik garestienak izan ditu urriak dagoeneko, eta joerak jarraitzen du; izan ere, historiako astearterik garestiena izango da.

Azken hilabeteetan argindarraren prezioa Europako merkatu osoan etenik gabe izaten ari den hazkundeak Eurotaldearen bilerara eraman du gaia. Euroguneko Ekonomia ministroek gai-zerrendan jarri dute astelehen honetan, dagoeneko ekonomian ondorioak izaten ari delako.

Prezioak % 11,5 egingo du gora iragan astekoarekin alderatuta. Orduan 182,71 euroko salneurria izan zuen Espainiako handizkako merkatuan. Iragan urteko datuekin alderatuta, argindarraren prezioak % 341 egin du gora.
 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;