Ekonomia -

Landabengo lantegia

Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du urriaren 18an eta 22an

"Erdieroaleen horniduran ezegonkortasun egoeraren" ondorio dela azaldu du zuzendaritzak. Urriaren 22an bakarrik lan egingo dute txapa-lantegiak eta prentsa tailerreko makina bakarrak goizeko txandan.

Landabengo lantegia. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Landabengo lantegia. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Landabengo lantegia. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Volkswagenek langileei ohar batean azaldu dienez, urriaren 18an eta 22an ekoizpena etengo dute, "erdieroaleen horniduran ezegonkortasun egoeraren" ondorioz.

Datorren asteartean, asteazkenean eta ostegunean, aldiz, normaltasunez lan egingo dute Landabengo lantegian.

Urriaren 22an, ostera, bakarrik lan egingo dute txapa-lantegiak eta prentsa tailerreko makina bakarrak goizeko txandan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Iruñea Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Enpresaburuak Automobilgintza