Itxi

2021/10/13

22:59

Ekonomia

Estatuko Aurrekontuak

Estatuak gutxiago inbertituko du Hego Euskal Herrian 2022an

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrez gain, Espainiako Gobernuak 1.407 milioi euroko behin-behineko kupoa aurreikusi du. Aurrekontuen proiektua tramitatzeko egutegia zehaztu dute Kongresuan.

  • Maria Jesus Montero Ogasun ministroa Aurrekontuen proiektua aurkezterakoan. Argazkia: EFE

    Maria Jesus Montero Ogasun ministroa Aurrekontuen proiektua aurkezterakoan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2021eko datuekin alderatuta, Espainiako Gobernuak gutxiago inbertituko du datorren urtean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

2022ko Estatuko Aurrekontuen lege-proiektuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak 489,56 milioi euro jasoko ditu inbertsioetan, 2021ean baino 59,12 milioi (% 10,77) gutxiago, hain zuzen ere. Nafarroak, berriz, 77,08 milioi euro jasoko ditu, 12,94 milioi (% 15,32) gutxiago.  

Horrez gain, egitasmo horretan, Espainiako Gobernuak 1.407 milioi euroko behin-behineko kupoa aurreikusi du.

Behin-behinekoa da oraindik Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ez dutelako zehaztu datozen bost urteetarako zenbatekoa zein izango den.

Bestalde, Diputatuen Kongresuko Mahaiak Estatuko Aurrekontuak tramitatzeko egutegia onartu du, eta, horren arabera, lehendabiziko bozketa azaroaren 4an egingo dute, osoko zuzenketak aurkezten direnean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;