Ekonomia -

Kontsumorako prezioen indizea

Argindarrak % 3,9 igo du KPIa Euskadin eta % 4,1 Nafarroan irailean

Argindarraren garestitzearekin batera, Kontsumo Prezioen Indizea ia lau puntu igo da irailean Euskadin, baita Espainiako Estatuan ere.

Argindarrak % 3,9 igo du KPIa Euskadin eta % 4,1 Nafarroan irailean. Irudia: Pixabay
Argindarrak % 3,9 igo du KPIa Euskadin eta % 4,1 Nafarroan irailean
Argindarrak % 3,9 igo du KPIa Euskadin eta % 4,1 Nafarroan irailean. Irudia: Pixabay

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,9 hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan irailean, abuztuko datuekin alderatuta, eta % 3,9 2020ko iraileko datuekin konparatuz gero. Nafarroan, berriz, KPIa bost puntu igo da, % 4,1eraino, iazko datuekin alderatuta.

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostegun honetan jakitera eman dituen datuen arabera, urteko lehen zortzi hilabeteetan, prezioak % 3,1 igo dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Abuztuko datuekin alderatuta, igoera handiena soineko eta oinetakoetan izan da, % 6,4koa. Etxebizitzarena izan da, ordea, sektore inflazionistena, bai urte arteko aldakuntzan, bai urte hasieratik, % 14,6ko eta % 14ko igoerekin, hurrenez hurren.

Lurraldeka, Araba eta Gipuzkoa 2008ko zifretara iritsi dira, hau da, aurreko hamarkadako krisi ekonomikoaren hasierara, urte arteko % 4,1eko hazkundearekin. Bizkaian % 3,8ko igoera izan da.

Abuztuko igoerari dagokionez, % 0,6koa izan da Araban, % 0,8koa Bizkaian, % 1ekoa Gipuzkoan, eta % 0,6koa Nafarroan.

Espainiako Estatuan, KPIa zortzi puntu igo da abuztuko datuekin alderatuta, eta % 4 iazko datuekin alderatuta. Aurten, prezioak % 3,1 igo dira.

Gorakada horretan eragin handiena izan duten faktoreen artean argindarraren garestitzea dago, 2020ko irailarekin alderatuta etxebizitza taldearen prezioak % 14,5 igo baitira, abuztuan baino hiru puntu gehiago, eta igoera horrek berokuntzarako gasolioaren eta gasaren igoerak ere eragin ditu, iaz jaitsi egin baitziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia argazkiak Kontsumorako prezioen indize Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak