Ekonomia -

Lan istripua

Eraikuntzako langile bat hil da Amurrion

54 urteko gizonezko bat da hildakoa. Barrena kaleko lan batzuetan jazo da ezbeharra, behargina aldamio batetik jausi denean.

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko langile bat hil da gaur Amurrion (Araba) lan istripuan.

Laneko ezbeharra 10:30ean jazo da, Barrena kaleko lan batzuetan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, aldamio batetik behera jausi da behargina, eta bertan hil da, kolpearen ondorioz.

Osakidetzaren anbulantziak eta Amurrioko udaltzainak eta Ertzaintzako agenteak bertaratu dira istripuaren lekura, baina ezin izan dute ezer egin langilearen heriotza saihesteko.

Osalan istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.

Ostiral honetan hil den bigarren langilea da honakoa; izan ere, eraikuntzako 59 urteko behargin bat zendu da Urnietan (Gipuzkoan). Kasu honetan, kamioi baten lumak jota hil da, udalerriko kiroldegia eraberritzeko lanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Amurrio Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aiarako kuadrilla gaur