Ekonomia -

2011ko soldatak

Botinek 4,5 milioi euro kobratu zituen 2011n, eta Saenzek, 11,6 milioi

Saenz soldatarik onena duena da, bere presidentea den Emilio Botinen gainetik eta BBVAko presidentearen soldataren (4,97 milioi) eta Bankiako presidentearen soldataren (2,34 milioi) gainetik.

Emilio Botin, Santanderreko presidentea. Argazkia: EITB.
Emilio Botin, Santanderreko presidentea. Argazkia: EITB.
Emilio Botin, Santanderreko presidentea. Argazkia: EITB.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emilio Botin Santanderreko presidenteak iaz 4,5 milioi euro jaso zituen, 2010ean baino % 9 gutxiago; Alfredo Saenz Santaderreko kontseilari delegatuak, aldiz, 11,6 milioi euro jaso zituen, % 8 gutxiago.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak emandako datuen arabera, Saenz da soldatarik onena jasotzen duen bankaria, Espainian; Emilio Botinen gainetik eta Francisco Gonzalez BBVAko presidentearen (4,97 milioi euroko soldata) eta Rodrigo Rato Bankiako presidentearen (2,34 milioi euro) gainetik.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakinarazi duenez, gaur ezagututako datuek ordainsari mugiezina eta aldakorra (helburuen araberakoa) kontutan hartzen dute, eta bi horien arteko kobratzea ezberdina da denboran.

Bestalde, Matias Rodriguez Inciarte Santander taldeko presidenteordean 6 milioi euro kobratu zituen (iaz baino % 8 gutxiago); eta, Ana Patricia Botinek 5 milioi euro jaso zituen, 2010ean baino % 10 gutxiago. Ana Patricia Botin Santander taldeak Erresuma Batuan duen enpresa filialeko zuzendaria da, eta aurretik, Banesto zuzendu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea