Itxi

2021/10/26

23:55

Ekonomia

Argindarraren prezioa

Espainiak argiaren prezioaren gorakada gelditzeko egin duen proposamena "arriskutsua" dela uste du Bruselak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Espainiako Gobernuak energiaren prezioaren igoera eteteko egin duen proposamen berriaren aurka agertu dira dozena bat herrialde, tartean Alemania, Herbehereak, Belgika eta Suedia.

  • Sara Aagesen Espainiako Energia Estatu idazkaria. Argazkia: EFE

    Sara Aagesen Espainiako Energia Estatu idazkaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Argindarraren prezioaren etengabeko igoera gelditzeko Espainiako Gobernuak helarazi dion proposamen berria aztertuko duela agindu du Europako Batzordeak, baina zalantzan jarri du egungo merkatuaren diseinua aldatzea eta energia berriztagarrien eta gasaren prezioak bereiztea aukerarik onena izatea. Are gehiago, erreforma horrekin lehiakortasuna eta segurtasuna "arriskuan" jar daitezkeela ohartarazi du.

"Ez dago argi nola funtzionatuko lukeen energia iturri bakoitzarentzat prezio bat aurreikusten dituen sistema batek, ezta elektrizitatearen merkatuaren erreforma alternatiba onena izango litzatekeen ere", adierazi du Kadri Simson Energia komisarioak, Energia ministroek gaur Luxenburgon egin duten ezohiko bileraren ondotik.   

Horrez gain, "egungo eredua aldatuz gero, merkatuaren aurreikuspena, lehiakortasuna eta energia garbien aldeko trantsizioa arriskuan jarriko lirateke", erantsi du.

Edonola ere, Bruselak Espainiak egindako proposamena aztertuko duela eta erantzun bat emango diola ziurtatu du.

Espainiako Gobernuak, laburbilduz, argindarraren prezioa ezartzeko sistema aldatzea eta gas naturalarekin ekoitzitako elektrizitatearen prezioari muga jartzea proposatu du.

Alabaina, Espainiaren proposamenaren aurka agertu dira dozena bat herrialde: Alemania, Austria, Herbehereak, Danimarka, Finlandia, Estonia, Irlanda, Luxenburgo, Letonia, Suedia eta Belgika.

Testuinguru honetan, Nadia Calviño Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak adierazi du lanean jarraituko dutela energiaren prezioaren gorakada gelditzeko neurrien aldeko atxikimenduak lortzeko.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;