Itxi

2021/10/22

08:07

Mundua

EUROPAKO KONTSEILUA

Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek abendura atzeratu dute energiaren prezioari buruzko eztabaida

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bruselan egin den Europako Kontseiluaren bileran, Europar Batasunak Poloniarekin duen gatazka konpontzeko elkarrizketaren aldeko apustua egin dute 27 estatu kideek.

  • Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuen familia argazkia Bruselan

    Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuen familia argazkia Bruselan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Energiaren prezioaren bilakaera aztertzen jarraitzea eta horri buruzko eztabaida abenduko bilerara arte atzeratzea erabaki dute bart Europar Batasuneko (EB) estatuburu eta gobernuburuek Bruselan egin duten bileran.

EBko herrialdeen artean ez dago adostasunik energiaren garestitzeari buruz. Batzuk egoerari aurre egiteko premiazko neurriak hartzearen aldekoak dira, Espainia eta Frantzia kasu, eta beste batzuek uste dute egoera aldi baterakoa dela eta familiei eta enpresei laguntzeko neurriak hartzea baino ez dela beharrezkoa.

Gainera, EBko estatuburu eta gobernuburuek epe ertain eta luzeko neurriak hartzeko eskatu diote Europako Batzordeari, energiaren prezioa familientzat eta enpresentzat "eskuragarria" izan dadin.

Poloniarekin zabaldutako krisia izan da goi-bilerako beste hizpideetako bat, herrialde hartako Auzitegi Konstituzionalak Poloniako Konstituzioa EBko Zuzenbidearen gainetik dagoela ebatzi ostean. Hala ere, Batasuneko buruzagiek elkarrizketa lehenetsi dute zigorren gainetik. Dena dela, ez dute baztertu aurrerago horiek ezartzeko lege mekanismoak aktibatzea.

Ziurrenera, atzokoa Angela Merkel Alemaniako kantzillerraren azken goi-bilera izan zen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;