Ekonomia -

Langabeziaren datuak

Langabeziak % 2,2 egin zuen gora otsailean EAEn; 159.667 langabe daude

Espainian, 112.269 pertsona gehiago gelditu ziren lanik gabe otsailean; % 2,44 igo zen, beraz, tasa, eta langabeen kopurua 4.712.098 pertsonakoa da.

Foto: amaliorey.com
Foto: amaliorey.com
Langabeziak % 2,2 egin zuen gora otsailean EAEn; 159.667 langabe daude

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko langabezia-tasak % 2,2 egin zuen gora aurreko hilarekin alderatuta; 159.667 pertsona daude lanik gabe, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak gaur argitaratutako datuen arabera.

Nafarroan, urtarrilean baino 1.795 langabe ( % 3,58) gehiago izan ziren otsailean, eta langabeen kopurua 51.944koa da.

Espainian, 112.269 pertsona gehiago gelditu ziren lanik gabe otsailean; % 2,44 igo zen, beraz, tasa, eta langabeen kopurua 4.712.098 pertsonakoa da.

Lurraldeka begiratuta, Araban igo da langabezia gehien, % 2,53 (612 langabe gehiago); Bizkaian, % 2,35 (2.064 langabe gehiago); eta Gipuzkoan, % 1,79 (787 langabe gehiago).

Sexuei dagokienez, urtarrilean baino 1.951 gizon langabe (% 2,58) gehiago izan ziren EAEn otsailean, eta 1.512 emakume langabe gehiago (% 1,88).

Adinei dagokienez, 25 urtetik beherakoen artean 726 langabe gehiago izan ziren. 45 urte baino gehiagokoen kopuruak, halaber, gora egin zuen; adin tarte horretako 646 pertsona gehiago gelditu ziren langabezian. Azkenik, 25 eta 45 urte arteko 2.091 langabe gehiago daude otsailetik.

Industria sektorean % 1,58 egin zuen gora langabezia tasak otsailean. Zerbitzuetan, % 1,95 egin zuen gora; eraikuntzan, % 2,16; eta lehen sektorean, % 2,58.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea