Itxi

2021/11/11

17:07

Ekonomia

Prezioak

Gasolina eta gasolioa hamar astez jarraian garestitu dira, eta markak hausteko zorian daude

Agentziak | EiTB Media

Gasolinaren kasuan, erregai-tanga betetzea duela urtebete baino % 32 garestiagoa da aste honetan, eta % 36 garestiagoa gasolioaren kasuan. Gauzak horrela, erregai-tanga betetzea duela urtebete baino 20 euro garestiagoa da.

  • Orozkoko (Bizkaia) gasolindegi bat. Artxiboko irudia: EiTB Media

    Orozkoko (Bizkaia) gasolindegi bat. Artxiboko irudia: EiTB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aste honetan hamargarren igoera jarraian izan dute gasolina eta gasolio litroaren prezioek, % 0,33 eta % 0,21, hurrenez hurren. Dagoeneko marka historikoak hausteko zorian daude.

Konkretuki, gasolinaren batez besteko salneurria 1,510 eurora igo da aste honetan, 2021ko irailetik garestiena, orduko 1,522 euroko marka historikora hurbilduz, Europar Batasuneko Petrolio Buletinak jakitera eman duenez.

Era berean, gasolio litroaren prezioak gora egin du hamargarren astez jarraian. Aste honetan 1,384 eurotan kokatu da, 2012ko urritik maila garestienean, alegia.

Erregaien salneurriaren igoera berri honekin, gasolinaren kasuan, erregai-tanga betetzea duela urtebete baino % 32 garestiagoa da aste honetan, eta % 36 garestiagoa gasolioaren kasuan.

Tanga betetzea 20 euro garestiagoa da

Horrela, 55 litroko tanga bat gasolinaz betetzeak 83,05 euroko kostua du orain, duela urtebete baino 20 euro gehiago. Era berean, gasolioz betetzeko 76,12 euro behar dira, 2020ko azaroaren aste berean baino 20 euro gehiago.

Aurten, litro gasolinaren batez besteko prezioa % 27,53 garestitu da, eta gasolioa % 29,46. Hala ere, berunik gabeko gasolinaren salneurria Espainian Europar Batasuneko batezbestekoaren azpitik dago. Dieselarekin gauza bera gertatzen da. Presio fiskal txikiago baten ondorio da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;