Gizartea -

Erregaiak

Hauek dira Hego Euskal Herriko gasolindegirik merkeenak

Gaur-gaurkoz, Araban dago erregairik merkeena. Bertan, 1,285 euroan eros daiteke Gasolina 95 litroa; eta, Gasolio A litroa, berriz, 1,009 euroan.

Gasolina mahuka. Argazkia: Pixabay
Gasolina mahuka
Gasolina mahuka. Argazkia: Pixabay

B. F. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiar Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren datuen arabera, honako hauek dira Hego Euskal Herriko zerbitzugune merkeenak.

Araba

Egun, arabarrek dute erregairik merkeena. GM Oil Vitoria gasolindegian (Los Huetos etorbidea, 64, 01010 Gasteiz) 1,285 euro balio du Gasolina 95 litroak. Atzetik, Gamarra Low Costen (Gamarrako Atea, 01012 Gasteiz), 1,287 euroan saltzen da.

Dieselik merkeena, ostera, Gerantisan zerbitzugunean (Tratado de Maastrich kalea, 1, 01230 Langraiz Oka) dago: litroak 1,099 euro balio du. Laingraiz Okan bertan dago bigarren gasolindegirik merkeena, Eurocam izenekoa (Tratado de Paris, 6). Gasolioa A litroa 1,152 euroren truke eros daiteke.

Bizkaia

Gasolina 95 merkeena saltzen duten bi zerbitzuguneak Zamudion daude. Lehenengoa Petroprixeko gasolindegia (Ugaldeguren III Pol. Ind., 8, 48170 Zamudio) da: 1,296 euro balio du litroak. Bestean, Z2OILen (Kurtze industriagunea, PAR P 2 7), 1,279 euroan saltzen da.

Gasolioa A-rik merkeena ere aipatutako bi zerbitzuguneetan aurki daiteke. 1,149 euro balio du Petroprixen; eta 1,159, ostera, Z2OILen.

Gipuzkoa

Merkaoilen (Ipintza kalea, 47, 20100, Lezo) dago Gipuzkoako gasolinarik merkeena: 1,309 euro litroa. Dieselik merkeena ere bertan aurki daiteke, 1,169 euroan. Atzetik, Irungo Galpen (Letxumborro Etorbidea, 81, 20300), 1,329 euro balio du gasolina litroak.

Nafarroa

Foru Erkidegoak, hiru gasolindegi lehiatzen dira prezio onena lortzeko. Gasolina 95-ak 1,299 euro balio du Petroprixen (Landaben industrigunea, E kalea, 1, 31012, Iruñea) eta Lecrerc supermerkatuen bi gasolindegietan (Galaria Erosketa-gunea, S Kalea, 31191, Kordobila eta Arrobia Kalea, 31180, Zizur Nagusia).

Dieselari dagokionez, merkeena Estacion de Servicio Bardenasen (La Serna industrigunea, 31500, Tutera) dago: litroa 1,127 euroan saltzen dute. Bigarren Gasolioa A merkeena (1,139 euro litroa) aurretik aipatutako Iruñeko Petroprixen dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Iruñea Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Tutera Euskal Autonomia Erkidegoa Hondarribia Gizartea Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gasteiz Irun Albisteak Lezo Zamudio Gasolinaren prezioa