Ekonomia -
Krisia Grezian
Hartzekodunen %95,7k onartu egin dute Greziaren zor zati bat kitatzea
Greziak hartzekodunen bi herenek zorraren zati bat barkatzea behar zuen, porrota saihesteko.
Erredakzioa
Greziako hartzekodunen % 95,7k onartu egin dute zorraren parte bat barkatzea, Zor Publikoaren Agintaritza Kudeatzaileak (PDMA) jakinarazi duenez.
Greziak 177.000 milioiko zorra dauka, eta horietako 152.000 milioiren (% 85,8) jabeek borondatez onartu dute parte bat kitatzea.
Zorraren beste % 5,3ren hartzekodunak aurka agertu dira, eta gainerakoek ez dute erantzun.
Dena dela, aurka agertu direnak ere behartuta izango dira zati bat barkatzera, prozesuak babes nahikoa lortu baitu Ekintza Kolektiboen Klausulak aktibatzeko.
Greziak hartzekodunen bi herenek zorraren zati bat barkatzea behar zuen, porrota saihesteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea