Mundua -
Bigarren erreskatea
Greziak % 22 jaitsi du gutxieneko soldata, eta pentsioak murriztu ditu
Troikak ezarritako neurriak onartu ditu astearte honetan Parlamentuak. Osasun arloari eta pentsioei eragiten diete gehienbat, eta defentsa arloari, neurri txikiago batean.
Erredakzioa
Greziako Parlamentuak gehiengo osoz onartu ditu 3.200 milioi euroko murrizketak, tartean gutxieneko soldata eta pentsioak jaistea.
Neurriek osasun arloari eta pentsioei eragiten diete gehienbat, eta defentsa arloari maila txikiago batean.
Horrela, % 22 jaitsi dute gutxieneko soldata, eta aurrerantzean 585 eurokoa izango da. 25 urteko beherakoentzat % 32koa izango da beherakada.
1.300 euro baino gehiagoko pentsioak eta 200 euro baino gehiagoko erretiro osagarriak % 12 jaitsiko dituzte.
130.000 euroko bigarren erreskatea jaso ahal izateko beharrezko neurriak dira onartutakoak.
Larrialdi neurri gisa onartu dute testua Parlamentuan, eta 300 diputatuetatik 202k baiezkoa eman diote. 80k eman dute kontrako bozka, eta gainerakoek boto zuria eman dute edo ez dute bozkatu.