Ekonomia -
Ibilgailu elektrikoa
Mercedes E-Vitoria proiektuak 13 milioi euroko laguntza izango du
Produkzio kostua handia den arren, Patxi Lopezek E-Vito ibilgailua Euskadirentzat “estrategikoa” dela azpimarratu du.
Etorgaik, Eusko Jaurlaritzak enpresa-berrikuntzak sustatzeko proiektuak, 13,5 milioi euro bideratu ditu E-Vito Mercedesen furgoneta elektrikoa martxan jartzeko. Hamar euskal enpresak osatzen duten partzuergo batek garatu du ibilgailua.
Patxi Lopez lehendakariak Etorgai programaren balantzea egin du gaur Miñaoko Parke Teknologikoan (Araba). Bertaratutakoek ibilgailuaren berezitasunak ikusteko aukera izan dute. 2011tik dago salgai eta 10.000 furgoneta baino gehiago fabrikatu dituzte Mercedesen Gasteizko instalazioetan.
Gasteizko Mercedes Benzeko zuzendari nagusiak, Emilio Titosek, azaldu duenez, ibilgailua erabilgarria, kontsumo baxukoa eta jasangarria da, baina produkzio kostu handikoa oraindik ere.
Krisi egoeran egon arren, Lopezek Eusko Jaurlaritzaren apustuari eutsi dio, euskal enpresak eta mota horretako proiektuak bultzatuz. Euskadirentzat Etorgai E-Vito proiektu “estrategikoa” dela azpimarratu du.
Etorgaik, Eusko Jaurlaritzak enpresa-berrikuntzak sustatzeko proiektuak, 13,5 milioi euro bideratu ditu E-Vito Mercedesen furgoneta elektrikoa martxan jartzeko. Hamar euskal enpresak osatzen duten partzuergo batek garatu du ibilgailua.Patxi Lopez lehendakariak Etorgai programaren balantzea egin du gaur Miñaoko Parke Teknologikoan (Araba). Bertaratutakoek ibilgailuaren berezitasunak ikusteko aukera izan dute. 2011tik dago salgai eta 10.000 furgoneta baino gehiago fabrikatu dituzte Mercedesen Gasteizko instalazioetan.Gasteizko Mercedes Benzeko zuzendari nagusiak, Emilio Titosek, azaldu duenez, ibilgailua erabilgarria, kontsumo baxukoa eta jasangarria da, baina produkzio kostu handikoa oraindik ere.Krisi egoeran egon arren, Lopezek Eusko Jaurlaritzaren apustuari eutsi dio, euskal enpresak eta mota horretako proiektuak bultzatuz. Euskadirentzat Etorgai E-Vito proiektu “estrategikoa” dela azpimarratu du.