Ekonomia -

Martxoak 29, greba orokorra

Mendez: 'Greba orokorra demokrazia garaiko justifikatuena da'

Sindikatuentzako greba "azken aukera" dela azpimarratu eta "arduraz" erabiltzen dutela gaineratu du.

Candido Mendezek grebaren alde egin du "inoiz bezalako atzerakada sozialari" aurre egiteko. Efe.
Candido Mendezek grebaren alde egin du "inoiz bezalako atzerakada sozialari" aurre egiteko.
Candido Mendezek grebaren alde egin du "inoiz bezalako atzerakada sozialari" aurre egiteko. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak martxoaren 29rako CCOOrekin batera deitutako grebaren alde egin du Espainiako demokraziako justifikatuena dela ziurtatuta; izan ere, "aurrerakaririk gabeko atzerakada sozialari" erantzuten dio.

"Aurretik ez da inoiz hainbeste arrazoirik izan", esan du Mendezek Burgosen UGTko kide eta ordezkariekin egindako bileraren atarian emandako prentsaurrekoan. Mendezen arabera, sindikatuentzako greba "azken aukera" da eta "arduraz" erabiltzen dutela gaineratu du; horren adibide, demokraziaren 35 urteetan zazpi greba orokor bakarrik egin izana.

UGTren idazkariaren hitzetan, greba orokorra deitzeko erabakia "zaila izan da, baina bidezkoa eta beharrezkoa" lan-erreformak eta ongizate Estatuaren murrizketek gizarte osoari egiten dioten "erasoaren" tamaina ikusita.

Rajoyri kritikak

UGTko agintariarentzat, Espainian lehen aldiz, agintean hilanbete daraman Gobernuak patronala eta sindikatuen arteko akordioa hartu eta "zakarrontzira bota du".

Horren harian, Mendezek enpresarien eta sindikatuen arteko akordioa Bruselara ez eraman izana leporatu dio Rajoyri, akordioa bakarra baitzen Europan, soldaten doitzea eta lan-merkatuaren malgutasuna biltzen baitzituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea