Ekonomia -
Mahaiak erabakita
Nafarroako Parlamentua itxi egingo dute martxoaren 29an, greba egunean
UPNk eta PPNk erabaki honen aurka bozkatu dute, baina PSNk, NaBaik eta Bilduk aldeko botoa eman dute eta, ondorioz, ez da jarduerarik egongo greba orokorraren egunean.
Erredakzioa
Martxoaren 29an, greba orokorraren egunean, jarduerarik ez egitea onartu du gaur Nafarroako Parlamentuko Mahaiak. Hala ere, Nafarroako Parlamentuak sindikatuek deitutako greba orokorrarekin bat ez duela egingo zehaztu du Alberto Catalán presidenteak.
UPNk eta PPNk erabaki honen aurka bozkatu dute, baina PSNk, NaBaik eta Bilduk aldeko botoa eman dute eta, ondorioz, ez da jarduerarik egongo greba orokorraren egunean. Mahaiaren bileraren ondoren Alberto Catalanek adierazi duenez, ezinezkoa litzateke Nafarroako Parlamentuak grebarik egitea eta jarduerak bertan behera uztea.
Egun horretan "egun normal baten modura" lan egingo duela esan du Catalanek. Greba egin edo lanera joan, norberaren eskubidea izango dela gaineratu du, eta legebiltzarkideek hartutako erabakiekin eta jarrerekin "erantzukizunez" jokatu beharko dutela azpimarratu du.