Ekonomia -

Merkataritza

Abian da Kultura bonuaren kanpaina Gipuzkoan

64 saltokitan 8.700 bonu saltzeko 80.000 euro izango dira; 2.700 bonu euskarazko kultura produktuentzako izango dira, eta gainerakoak gaztelaniarentzako eta beste hizkuntzentzako.

Liburuak. Artxiboko argazkia: EFE
Liburuak. Artxiboko argazkia: EFE
Liburuak. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoarrek eskuratu ditzakete dagoeneko kultura bonuak, abian baita gaurtik Gipuzkoako Foru Aldundiak irakurketa bultzatu eta kultura produktuen merkataritza sarea indartzeko urteroko kanpaina.

2020ko abenduaren kopuru berdinak mantentzen dituzte aurten. Horrela, 80.000 euro izango dira 64 saltokitan 8.700 bonu saltzeko, horietatik 2.700 euskarazko kultura produktuentzako izango dira, eta gainerakoak gaztelaniarentzako eta beste hizkuntzentzako.

Era berean, hobari berdinak ezarri dituzte: euskara produktuetan 20 euroko erosketa gainditzen den bakoitzean 12 euro; beraz, babes berezia izango du euskal kulturak, eta 8 euro gaztelaniazko produktuen kasuan.

Iaz kanpaina apirilaren 30era arte luzatu zen; aurten, ordea, urtarrilaren 29an bukatuko da.

Kultura bonuaren zortzigarren deialdia da. Ekimena 2015ean jarri zuten martxan, eta 2020an, ohiko edizioaz gain, ezohiko kanpaina aurrera eraman zuten udan, literatura, musika eta zinema kontsumoa bultzatzeko, covid-19aren krisiak sektorean utzi zituen ondorioak arintzeko asmoz.

Harkaitz Millan Kultura diputatuak eta Adolfo Lopez Chocarro Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Gremioko presidenteak kanpaina berria aurkeztu dute asteazken honetan, prentsaurrekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal musika Musika Artea Ekonomia Eguneko albisteak Kultura Albisteak Literatura Antzerkia Merkataritza Gipuzkoako Foru Aldundia