Ekonomia -

Lau orduko lanuztea

Normaltasuna metroan, grebak partidarekin bat egin duen arren

Partidaren ondoren espero zituzten gorabeherarik handienak, baina ez da horrela izan. Metro Bilbaok ez du zerbitzu berezirik eskaini, ''laneko absentismoa dela-eta''.

Metro Bilbaoko lan gatazka duela urtebe baino gehiago hasi zen. EFE
Metro Bilbaoko lan gatazka duela urtebe baino gehiago hasi zen. EFE
Bilboko metroak lau orduko lanuztea egin du

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko metroko sindikatuek ostegun honetarako deitu duten lau orduko lanuztean normaltasuna izan da nagusi, zuzendaritzaren hitzetan. 18:30etik 22:30era egin dute greba, Athletic Clubek eta Manchester Unitedek San Mamesen jokatu duten partidarekin bat eginez.

Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu, eta, beraz, San Mameseko geltokitik 10 trenetik 3 igaro dira. Kirol proba handietan zerbitzu bereziak jarri dituzte orain arte, baina ''laneko absentismoa dela-eta'', oraingoan zuzendaritzak ez du halakorik ezarri.

Jende andana ostegun honetan Bilbon

Europa Leagueko aurreko kanporaketan, Athleticek Lokomotiv menperatu zuenean San Mamesen. Orduan ere bat egin zuten grebak eta partidak, baina ez zen arazo handirik izan garraio publikoan. Ostegun honetan partida azken hamarkadetan Bilbon ikusmin handiena sortu duenetako bat da, eta hamarkamila pertsona sarrera barik joan dira Bilbora, partida Pozasen eta beste hainbat lekutan jarraitzeko.Gatazka luzea

Zuzendaritzaren eta langileen arteko lan gatazka duela urtebete baino gehiago hasi zen, eta mobilizazioak CCOO ez beste sindikatuek babesten dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea