Ekonomia -

Enplegua

Volkswagenek iragarri du Landabenen ekoitzi nahi duela ibilgailu elektrikoa

Hala ere, azken erabakia gobernuaren pizgarrien eta baldintza orokorren arabera hartuko duela zehaztu du. Dena ondo bidean, 2025etik aurrera hasiko dira auto elektrikoa ekoizten.

Volkswagenen Iruñeko lantegia. Artxibok argazkia: EFE
Volkswagenen Iruñeko lantegia. Artxibok argazkia: EFE
Volkswagenen Iruñeko lantegia. Artxibok argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2025etik aurrera Iruñeko Landabengo lantegian ibilgailu elektrikoa ekoizteko asmoa iragarri du Volkswagen Taldeak.  

Datozen bost urteetako inbertsio plana aurkeztu dute gaur eta orduan baieztatu dute iberiar penintsulan, Martorell hiriko fabrikan eta Landabenen auto elektrikoak produzitu nahi dituztela. Iruñean, noranahiko ibilgailu elektrikoak ekoitzi nahi dituzte eta Bartzelonan, ibilgailu elektriko konpaktuak.   

Hala ere, "azken erabakia gobernuek emango dituzten pizgarrien eta baldintza orokorren arabera" hartuko dutela azpimarratu dute.

Volkswagen Taldeak 159.000 milioi euro inbertituko ditu datozen bost urteetan: 89.000 milioi fabrikak elektrifikatzeko eta beste 56.000 milioi lantegien digitalizazioan.  

Alfredo Morales Nafarroako Volkswageneko langile-batzordearen presidenteak adierazi du auto elektrikoa Landabenen ekoiztea "berri oso ona" dela lurralde guztiarentzat.  

Maria Chivite Nafarroako Gobernuok presidentea ere pozarren agertu da Volkswagen Taldearen iragarpenarekin, "Iruñeko lantegiaren etorkizuna eta milaka langileren etorkizuna bermatzen duelako".

"Gobernuak lan diskretu handia egin du azken hilabeteetan helmuga honetara iristeko", erantsi du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Automobilgintzari buruzko albisteak