Ekonomia -

M29ko greba orokorra

Candido Mendez: 'Atzerakada ikaragarri baten aurrean gaude'

Martxoak 29ko deialdia erregistratu ostean UGTko idazkari nagusiak esan duenez, "lan harremanetan aurrekaririk gabeko atzerakada bat saihesteko atzera kontua hasi da".

Candido Mendez UGTko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Candido Mendez UGTko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Candido Mendez UGTko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan martxoak 29ko greba orokorrerako deialdia erregistratu ostean Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak larunbat honetan azpimarratu duenez, "lan harremanetan aurrekaririk gabeko atzerakada bat saihesteko atzera kontua hasi da, atzerakada ikaragarri baten aurrean gaudelako".

"Lan erreforma eta murrizketaz gain, aurrekontuek ere giza eskubideen murrizketa ekarriko dute eta horrek gure zerbitzu publikoen urritasuna suposatuko du", iragarri du Mendezek.

"Greba orokor baten bidez neurri hauei erantzuteko eskubidea eta betebeharra dugu", esan du. Halaber, Gobernuarekin negoziatzeko aukerari buruz zera adierazi du Mendezek, "Gobernuak ez du negoziatzeko prest dagoela erakusteko keinu bat ere egin baina badakigu aurreko grebetan jazo dena, badugu aurreko greba orokorren eraginaren eskarmentua".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea